XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olarru mamarru plazaratu dagoeneko

Bikote

Ikastolako umeek prestatutako hiru hilabetekaria den Olarru Mamarru aldizkari plazaratu digute jadanik Gabonetako oporren aurretik, txukuna eta apaiña plazaratu ere.

Hasi hiru urteko umetxoak eta mailaz maila goraka hamairu urte arteko guztien lanak datozkigu bertan, bertan marrazki, asmakizun, bertso eta ipuin, elkarrizketa eta horrelakoak ikus daitezke bertan.

Gure ikastolako gela txurien barrenean egiten denaren ispilu irakusgarritxoa duzue 100 pezetatan salgai.

Herri baten eguneroko bizimodu eta joan-etorria aipatzea merezi duen ekintza kultural xume baina baztar ezinetakoa dugu.

EAJ-ren oharra

EAJk bere bazkideei esaten die datorren asteartez gaueko 9,30etan bere batzar nagusia ospatuko dela batzokian.

Aurrerapen hau jakingo dugun bezala Gabonetako jaietatik da eta horregaitik Uri Buru Batzarrak aurreratzen du eta eskatzen die azal ditezela bazkide guztiak.